2024,Api 14

ALPINO UZTURREKO LASTERKARIAK AURREKO POSTUETAN


  • ALPINO UZTURREKO LASTERKARIAK AURREKO POSTUETAN albistearen irudiak

Apirilaren 13an, Zaramillon (Bizkaia), mendi lasterketen Euskal Herriako Kopari hasiera eman zaio, EMFk antolatuta. 

Euskal Herriko Kopa Ultrarako eta Linearako puntugarriak izan diran lehenengo probak lehiatu dira. 


Gizonezkoen Ultrakoan (60 km. eta 3.600 m. desnibela metatua), Jokin Uribetxeberria 7. sailkatu da (7:01´13" helmugan). Amaiur Urkia 35.a izan da. Jon Vallejo eta Ander Garitagoitia ere lehian aritu dira. 

Eta emakumezkoen Ultran Ainara Arrizabalaga 13.a izan da. 


Lineakoan ordea (20 km. eta 1.300 m. desnibela metatua), gizonezkoen senior mailan Oier Zubelda 4.a izan da (helmugan 1:59´03"), Endika De Las Heras 9.a, Andoni Uzkiano 10.a, Julen Gaton 15.a, Endika Trula 16.a, Mikel Gabirondo 17.a, Eneko Morales 21.a eta Jon Ander Iparragirre 36.a.

Gizonezkoen Master B mailan Aitor Oiarbidek 2. postuan sailkatzea lortu du. 

Eta emakumezkoen senior mailan Naroa Uria 10.a izan da helmugan, Maialen San Sebastian 12.a eta Yashira Navas 15.a. Irati Casais eta Jone Cerezo ere lehian aritu dira. 


Euskal Herriko Kopako hurrengo hitzordua Azpeitian izango da, maiatzaren 04an.


Baina asteburu honetan mendi lasterketa gehiago ere izan dira. 

Nafarroan, Lerin herrikoan (16 km. eta 700 m. desnibela metatua), emakumezkoetan Argider Txurruka bigarrena izan da helmugan. Eta Berako mendi maratoi erdian Asier Urbistondo bertan izan da.


Eta Errioxan, Munilla herriko Trail Huellas de Dinosaurio mendi lasterketan, emakumezkoen senior mailako 14 kilometrokoan Maialen Loyok garaipena lortu du eta Amaia Otamendik 5. postua. Ta gizonezkoetan Irai Colas ere garailea izan da gizonezkoen promesa mailan. 

Eta 29 kilometroko emakumezkoen senior mailan Larraitz Larrarte 5.a izan da helmugan.


Bejondeizuela guztioi!!!




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago